Zeinek kontatuko ditu zenbakien kontuak matematikari batek baino? Bada, guk matematikari bat izan beharrean, talde bat dugu zenbakien sekretuak ezagutzeko, EHUtik etorrita.
Historian atzera begiratuko dugu Nahikari Blanco matematikariaren laguntzaz, aztertzeko nola moldatzen ziren aintzinako zenbait zibilizaziotan zenbakiak adierazteko. Sistem haietan dago, hain zuzen gaurko zenbaki-sistemaren jatorri eta azalpena. Bukatuko dugu zenbaki-sistema moderno bat gainbegiratzen, informatikak ekarritako sistema hamaseitarra.