Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.
Urrezko arau bat: kontuz pilaketa handiekin. Berdin du zer den, baina gauza bat pilatzen denean, erne. Asko pilatzen bada, kantitate handiak sortzen badira, ale asko elkartzen badira, arriskua agertzen da. Edozein substantziarekin gertatzen da, pozoiekin azkar gainera. Diruarekin ere gertatzen da, nahiz eta batzuek ez duten sinisten. Eta mendizaleei eta eskiatzaileei galdetu, eta esango dizute elurrarekin ere gertatzen dela. Zoritxarrez. Elur gehiegi elkartzen bada mendian, malda batean, kontuz.
Copyright © 2008 Elhuyar Fundazioa