Elhuyar zientziaren komunikazioa

Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2010-02-02Hotza egiten du

10,4 MB22:47
Oilagor batekin topo egiten baduzu, orduan hotza egiten du. Hori esan didate behintzat. Ez omen du berorik egiten. Batzuetan, hego-haizea dela eta, edo beste edozer arrazoirengatik, neguko egunak bero samarrak izaten dira. Baina ez; oilagor bat ikusi baduzu, orduan neguko egun hotza da. Jantzi zerbait.

A! Eta oilagor batekin topo egiten baduzu, zorionak! Behintzat, zure aurrean bat-batean hegan oso azkar ihes egin dizun hori oilagor bat dela konturatu bazara. “Hara, txori bat!” esango nuke nik, jakin gabe zer den. Bueno, eta hegan egin baino lehen ikusten baduzu, sekulako ikusmena duzu. Oso ona zara. Orain: gogoratu negua dela, eta hotz handia egiten duela. Ikusmen onak ez zaitu horretatik libratuko. Benetan: jantzi zerbait.

Iruzkinak

Iruzkina bidali



Langabeziaren aurka: bankugintzaren garrantzia
Langabeziaren aurka: bankugintzaren garrantzia
18,53€Erosi
Fisika Jostagarri
Fisika Jostagarri
18€Erosi

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

Copyright © 2008 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna