
Guillermo Roak gidatzen du Norteko Ferrokarrilla irratsaioa
Txirrita bertsolariaren garaian eraiki zuten Madrildik Euskal Herrirainoko trenbidea. Hura ikusita, bertsotan jarri zuen itzainen lanaren gainbehera eta trenaren modernitatearen etorrera. Norteko Ferrokarrilla. Aurrerakuntzak etorriko ziren trenbide berri hartatik.
Duela hamabost urte, Elhuyarren, Norteko Ferrokarrilla izena hartu genuen, zientziari eta teknologiari buruzko irratsaio bat izendatzeko. Irratsaioak antenan jarraitzen du gaur ere, ikerketen eta mila zientzia-konturen berri zuei emateko.
Irratsaioaren gidaritzan kimikari bat, Guillermo Roa.
Elhuyar Fundazioaren eskutik eta Euskadi Irratiaren sintonian, ongi etorri Norteko Ferrokarrillera.
Arduraduna: Guillermo Roa
g.roa@elhuyar.com
Elhuyar 1972an jaio zen, zientzia eta euskara uztartzeko helburuarekin. Eginbehar horiei tinko eusteko, Elhuyar Fundazioa sortu genuen 2002an.
Elhuyar fundazioaren IV. Hausnarketa estrategikoan (2006-2009 urte bitartekoa) honela jasotzen dugu gure xedea:
Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta euskararen garapena bultzatzea, eta, horretarako, euskal gizarteari kalitateko eta erreferentziako zerbitzu, tresna eta baliabideak eskaintzea, berrikuntza ardatz izanik eta hezkuntzaren alorrean jarduteko konpromisoa hartuta.
Elhuyar Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere helburuekin bat egiten duten bazkideen ekarpenei esker dihardu. Gure egitasmoak gizartean txertatzeko asmo irmoa du, eta, horretarako, euskal gizarteko hainbat eragile bildu ditu: enpresak, erakunde publikoak eta pertsonak. Elhuyar Fundazioa SARETEK euskal teknologia-sareko bitartekari teknologikoa da.
Elhuyar Fundazioak gaur egun hiru sail ditu, eta honako hauek dira bakoitzaren helburuak:
Informazio gehiago: www.elhuyar.org
Harremanetarako: elhuyar@elhuyar.com
Hasieratik, Elhuyarren egiteko nagusietako bat zientzia eta teknologia gizarteratzea izan da; zientzian eta teknologian nonahi sortzen diren berriak euskal gizarteari helaraztea eta Euskal Herrian bertan nahiz kanpoan arlo horietan zer egiten den ezagutzera ematea. Zientziaren Komunikazioa sailean islatzen da helburu hori gaur egun, eta honela laburbiltzen dugu gure xedea: Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta horrekiko jakin-mina sortzeko baliabide eta zerbitzuak eskaintzea
Langintza horrek fruitu asko eman ditu eta, hona hemen egun martxan ditugun dibulgazio-proiektu garrantzitsuenak:
Kanpo-zerbitzu espezializatuak ere ematen ditugu, beti ere zientziaren dibulgazioan dugun eskarmentua eta jakintza oinarri hartuta.
Informazio gehiago: www.elhuyar.org
Arduraduna: Maria Gil
m.gil@elhuyar.com
Copyright © 2008 Elhuyar Fundazioa